SOLDADURA LEHIAKETA

CESOL-ek koordinatuta, I. Unire soldadura lehiaketa ospatuko da, soldadura ikasleentzat eta profesional gazteentzat dago zuzenduta.
Lehiaketaren babeslea:


1.UNIRE SOLDADURA LEHIAKETA PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA
MODALITATEA:
Lehiaketa 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako ikasle eta gazte profesionalei zuzenduta dago.
Formakuntza zentru edo enpresa bakoitzeko lehiakide batek bakarrik eman ahal izango du izena.
Ikasleak:
Ikaslea 2022/2023 ikasturtean ikasketak egiten ari den ikastetxeak hautatu behar du, eta, ahal dela, honako hauetan matrikulatuta egon beharko du:
– Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloa
– Metalezko eraikuntzak goi-mailako heziketa zikloa
Lehiaketaren antolakuntzak ez ditu ordaintzen ez parte-hartzaileen ez laguntzaileen ostatuari, garraioari eta dietei dagozkien gastuak.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu Lehiaketaren arauak eta Lehiaketaren deskribapen teknikoa.
2022/10/13: izena emateko epea zabalik
2022/10/28: bidalketarako amaiera data
2022/11/04a baino lehen: parte-hartzaileen behin behineko zerrenda eta ordezkoen zerrenda argitaratzea (hautagaiek plazak gainditzen badituzte).
Betetzeko plazak falta badira, izena emateko bigarren epe bat irekiko da formakuntza zentru parte-hartzaileentzat (bigarren ikasle bat inskribatzeko aukera).
2022/11/04 – 2022/11/18: Izena emateko bigarren epea: parte hartzen duten formakuntza zentroek bigarren ikasle bat inskribatu ahal izango dute ikastetxeko kidearekin lehiatzen ez den prozesu baterako. Plaza libreak dituzten eta formakuntza kideari esleitutako prozesuarekin bat ez datozen prozesuetan baino ezin izango dute parte hartu.
2022/11/25: parte-hartzaileen eta ordezkoen(egonez gero) behin betiko zerrenda argitaratzea
2023/03/08: Lehiaketaren data
2023/03/09: Sarien banaketa