Nor gara


ficoba-exterior
Irunen kokatuta dago Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka, Donostia-San Sebastián/Baiona eurohiriaren muin-muinean hain zuzen ere. Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka da, eta, bereziki, inguruko ETEei produktuak erakusteko eta merkataritza-harremanak sortzeko esparru ezin hobea eskaintzea du helburu.

FICOBAren xede nagusia Euskal Kostaldearen sustapen ekonomiko nahiz kulturalean laguntzea da.

Hori lortzeko, honako jarduera hauek egiten ditu:

  1. Txingudiko Badian eta, zehazki, Gipuzkoako Erakustazokan egiten diren merkataritza arloko jardunaldiak (azokak, erakusketak, areto monografikoak, etab.) sustatu, antolatu edo zuzentzea.
  2. Azoken sektore merkadologikoarekin lotura duten ikastaroak, mintegiak, mahai-inguruak, hitzaldi-zikloak, kongresuak, sinposioak, solasaldiak eta azterketa- eta ikerketa-saioak antolatzea.
  3. Liburuxkak, monografiak eta informazio- eta dibulgazio-argitalpenak idaztea, editatzea, diruz laguntzea eta banatzea.
  4. Estatistika-inkestak sustatzea, diruz laguntzea edo egitea.
  5. Prentsan, irratian, telebistan eta abarretan informazio-kanpainak antolatzea.
  6. Lehiaketak, baimenak eta abar deitzea.
  7. Euskal Kostaldeko ekonomia eta kultura sustatzen laguntzen duen edozein zerbitzu sustatzea.
  8. Beste edozein jarduera, FICOBA FUNDAZIOARI bere helburuak ahalik eta ondoen betetzen laguntzen dion neurrian.