Laguntza sektoriala CESOL
Espainiako Soldadura eta Lotura-Teknologien Elkartea

CESOL Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkarteak bat egin du UNIRErekin bazkide-kolaboratzaile gisa, eta aholkularitza teknikoa eman du, azoka diseinatu eta garatzeko.
Era berean, Soldaduraren eta Lotura Teknologien 23. Jardunaldi Teknikoak egitea erabaki du, UNIRE-ren esparruan. Ekimen berri hori soldaduraren eta lotura-teknologien munduko gertakari garrantzitsuena izango da 2023an, eta, jardunaldi horien bidez, agerikotasuna eman nahi zaio horri guztiari.
Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartea da CESOL. Elkarte independente bat da, irabazi asmorik gabekoa. 44 urteko historia du, eta 400 profesional eta enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu soldaduraren, itsasgarrien eta fabrikazio aditiboaren sektorean. Bere helburuetako bat da soldadura eta beste lotura-teknologia batzuk garatzea prestakuntzaren eta aholkularitza teknikoaren bidez, arazoak konponduz eta irtenbide tekniko berriak sortuz industriari eta industriarekin lotura dutenei balioa emateko.
CESOL, besteak beste, IIW Nazioarteko Soldadura Institutuko kidea da (International Institute of Welding), EWF Europako Soldadura Federaziokoa (The European Federation for Welding, Joining and Cutting) eta IAMQC kontseilukoa (International Additive Manufacturing Qualifications Council).