FITXA TEKNIKOA


Data:

2023ko martxoak 8 eta 9

Ordutegia:

Martxoak 8: 9.30h – 18:00h / Martxoak 9: 9.30h – 17:00h

Lekua:

Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka

Izaera:

Profesionala

Maiztasuna:

Bi urtez behingo

Edizio kopurua:

Lehenengoa

 

Espainia

Euren industria prozesuetarako soldadura behar duten produktuak edo soldadura zerbitzuak eska ditzaketen sektoreetako enpresen kopurua

Gipuzkoa: 3.726

Euskadi: 9.273

Euskal Herria eta Nafarroa: 17.087

Euskadi, Nafarroa, Asturias, Kantabria, Galizia, Errioxa, Aragoi, Katalunia, Madril, Valentzia eta Murtzia: 167.597

Iturria: Eustat (Euskal Estatistika Erakundea) eta INE (Estatistikako Institutu Nazionala)

Bisitariak
Soldadurako eta bestelako lotura-teknologietako produktuak eta zerbitzuak erostea erabakitzen edo gomendatzen duten profesionalek:
  • Soldadurako eta bestelako lotura teknologietako profesionalak
  • Tailerburuak
  • Soldadurako koordinatzaileak
  • I+G, Kalitate, Produkzio eta Erosketa departamentuak
  • Ingeniaritza teknikoak eta bulego teknikoak
Sektore hauetako enpresetan lan egiten dutenak:
  • Automobilgintzako, tren-industriako, industria aeroespazialeko eta ontzigintzako fabrikatzaileak
  • Transformazio metalikoa
  • Galdaragintza
  • Obra publikoko makineria
  • Energia sortzeko industria
  • Instalazio eta egitura metalikoen eraikuntza. Muntaketa industriala
  • Azpikontratazioko enpresak
  • Mantentze- eta konpontze-lanetako enpresak
  • Ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak
  • Offshore plataformak
  • Formazio-zentro espezializatuak
Erakusketariak
Azokak biltzen dituen sektorak honako hauek dira:
  • Soldadurarako eta ebakidurarako ekipo eta produktuen fabrikatzaileak / banatzaileak
  • Kontsumigarrien, gas industrialen eta material betegarri eta ekarpenekoen fabrikatzaileak / banatzaileak
  • Itsasgarriak
  • Segurtasun- eta babes-ekipamendua
  • Industriari laguntzeko zerbitzuen hornitzaileak:
    • Ebakidura, soldadura, transformazioa, konformazioa, konponketa eta soluzio automatizatuak
    • Homologazioa eta ziurtapena
    • Ikuskaritza eta entseguak
    • Prestakuntza
    • Sentsoreen teknologia eta metrología
    • Aholkularitza
    • Gainazalen tratamendu termikorako teknologia
  • I+G soldadura eta lotura teknologian
  • Ingeniaritzak
  • Sektoreko elkarteak
Jarduera paraleloak
CESOL-en (Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartearen)  23. Jardunaldi Teknikoak:

2023ko martxoaren 7, 8 eta 9an egingo dira, Ficoban, UNIRE Azokarekin batera. Bertan jorratuko diren gaiak: fabrikazio gehigarria, itsasgarriak, soldadura, 4.0 industria, teknika berriak, proiektu berriak…

Exhibitor´s Corner eta produktu erakustaldiak:

Bertan erakusketariek hitzaldi bat eskaintzeko eta/edo produktu erakustaldiak egiteko aukera dute euren berrikuntzak eta proiektuak ezagutzera emateko.

Simulazio-Korner-a:

Bertaratutako guztiei irekitako soldadura-simulazioa egiteko gunea.

Soldadura lehiaketa:

Soldadurako ikasleei eta gazte profesionalei zuzenduta. Soldatutako loturak egingo dira, hainbat soldatze-prozesu erabiliz.